miércoles, 30 de enero de 2008

UPVren erantzuna ikasleon aldarrikapenari

Bideo honek ez du irakasgaiarekin zerikusirik baina, dudarik gabe, ia egunero ikusi behar izaten ditugun basakerien barri ematen digu. Hau da UPVk Bologna aplikatzeko nahi duen modua, berdin zaio zein preziotan. Eztabaidarik zabaldu nahi ez eta indarrez isildu nahi dituzte euren aurka egiten duten ahotsak.

miércoles, 9 de enero de 2008

BOGA PROGRAMA, euskara etxetik


Creative Commons License


Esta obra está bajo una
licencia de Creative Commons.


Hona hemen 3. ataza. BOGA autoikaskuntza programaren inguruko bideo labur bat da. Programa honek etxetik euskara ikasteko aukera ematen du eta oso egokia izan daiteke euskaltegira joan ezin duenarentzat.

EGILEA: R.P.
LOKALIZAZIOA: Zornotzako Udal Euskaltegia
GRABAKETA: Sony bideokamara
EDIZIOA: Power director
MUSIKA: Pakean utzi arte (HERTZAINAK)
ESKUBIDEAK: Creative Commons 2.5 lizentziapean

viernes, 16 de noviembre de 2007

Eskolak euskalduntzen al du?

Bideo labur honetan gaur egun eredu sistemen inguruan dagoen polemika azaltzen digu. Hainbat eragilek, tartean EHE edo LAB salatu dute eskolak ez dituela umeak euskalduntzen. Eztabaida honen berri emateko, hona hemen bideolana.


Creative Commons License


lana lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.




FITXA TEKNIKOA:

Lokalizazioak: Zornotza eta Euskal Herriko Unibertsitatea
Musika: Kauta taldea (Zaharrak berri abestia)
Irudia: Sony bideokamara
Edizioa: Power Director
Eskubideak: Creative Commons
Egilea: R.P.

miércoles, 17 de octubre de 2007

WEBGUNEEN TOP 6 ZERRENDA

1- GOOGLE
Zalantza izpirik ez dago Google gaur egungo bilatzailerik ezagunena eta erabiliena dela esaterakoan. Hainbat eta hainbat dira gaur egun gune honek eskaintzen dituen erraztasunak, adibidez, “Baietz lehenengoan!” atalean nahi dugun webgunera jarraian joateko aukera daukagu. Gainera, euskaraz, katalanez edo galizieraz erabili daiteke. Gune honetatik, kazetariontzako oso baliagarria izan daitekeen beste orrialde batera joan gaitezke Google Maps-era, alegia. Bertan nahi dugun lekuaren mapak aurki ditzakegu.

2- WIKIPEDIA
Ez dira urte asko pasatu Wikipedia mundu osoan ezagun egin zela. Dudarik gabe, online dagoen entziklopediarik ezagunena da. Webgune hau kontsultak egiteko da eta edonork bidali dezake informazio osagarria. Beraz, esan dezakegu, entziklopedia aske bat dela. Hizkuntza desberdinetan dago: euskaraz edo gaztelaniaz irakur dezakegu. Hala ere, bertsiorik osatuena ingelesezkoa da. Baditu ere kazetariontzako erabilgarriak izan daitezkeen beste lotura batzuk, adibidez, hiztegia sinonimoekin edo albiste askeen gunea.

3- FLICKR
Kazetari lanetan gabiltzanean, sarritan aginduko digute ezagutzen ez dugun lekuren baten inguruko albiste bat idaztea. Albiste hori argazkiren batekin osatu nahi baldin badugu, badago sarean gune bat milioika lekuren argazkiak batzen dituena, Flickr, alegia. Honez gain, badago mapa bilatzaile bat erabiltzeko aukera. Beraz, esan daiteke Yahoo-ren produktu hau oso baliagarria izan daitekeela kazetariontzako.

4- ELEBILA
Hizkuntza baten normalizazio bidean aurre egiteko, esparru guztietara zabaldu behar da, baita Internet mundura ere. Adibidez, sarean bilaketaren bat egitera goazenean, atzerriko hizkuntzaren batetan egiteko ohitura dugu. Horren aurrean, Elekak (ingeniaritza linguistikoan garapen berritzaileak egiten dituen enpresa) Elebila bilatzailea sortu du. Webgune hau dagoeneko martxan da eta euskarazko hitzekin bilaketak egiteko balio du.

5- EUSKALHERRIA.COM
Interneten aurki ditzakegun aldizkari gehientxuenek ez dute Euskal Herria bere osotasunean onartzen. Hau da, EAEren barruan edo Espainiaren parte bezala agertzen digute. Hala ere, gune batzuek zazpi herrialdez osatutako herriaren ikuspegia ematen digute (adibidez, Berria kazetak) baina Euskalherria.com guneak Hego eta Ipar Euskal Herriko bi egunkari biltzen ditu, Gara eta Le journal, informazio osatuagoa eskainiz. Gainera, Berria eta Garak albisteak RSS bidez jasotzeko aukera ematen dute.

6- EUROPA PRESS agentzia
Komunikabideren batetan lan egiten dugunean, ezinbestekoa zaigu informazio agentzia desberdinek egiten duten lana. Europa Pressek, adibidez, oso erabilera erraza du, albisteak gaiaren arabera banatuta dituelako baina autonomi erkidegoen arabera kontsultatzeko aukera ere badago. Beraz, praktikotasuna hain garrantzitsua den lanbide honetan, erraztasun horrek banatzen du Europa Press EFE edo Reuters agentzietatik.